sábado, 5 de mayo de 2007

Tau Ceramica eta Unicaja Malaga etxerako bidean.

Atzo jokatu ziren lauko finaleko semifinaleko bi partiduak. Lehenengoa Unicaja Malaga eta CSKAren artekoa izan zen. Malagakoak, partiduko 32 minutu CSKAri aurre egiten igaro zituzten, baina azkeneko 8 minutuetan kalitateak eta defentsak moskuko taldeari eman zion garaipena, 63-50.

Tau Ceramicari dagokionez, oso partidu kaxkarra jokatu zuten. Tau Ceramica ezezagun bat ikusi genuen, hiruko marratik partidu osoan 2 triple besterik sartu zituen Tau bat, eta greziarren defentsa gainditzeko arazo ikaragarriak izan zituena. Talde euskalduneko gizon garrantzitsuenak, Luis Scola, Prigioni... ez ziren batere fin ibili partiduan zehar. Oso presio handia jasan zuten euskaldunek, Panathinaikos etxeko taldea baitzen. Bi taldeak aritu ziren maila kaxkarrean, baina greziarrak, Tauren laguntza handiarekin, izan ziren irabazleak 67-53ko markagailuarekin.

Aurten ere kaleratuak, neurketa kaxkar bat jokatu ondoren.

Finala igandean izango da, Panathinaikos - CSKA.

No hay comentarios: