Europako lau talde indartsuenak buruz buru arituko dira Euroligako final handirako txartela lortzeko. Unicaja Malaga taldeak CSKAren aurka neurtuko ditu indarrak. Nahiz eta malagako taldea talde sendoa izan, faboritoak CSKAkoak dira, duten esperientzia honen arrazoi nagusienetariko bat delarik. Euskal taldeari dagokionez, Tau Ceramicari hain zuzen, partidu zail baten aurrean aurkitzen da. Atenaseko Panathinaikos izango du arerio. Oso norgehiagoka gogorra izango dela uste da, bi taldeak kalitate oso altukoak baitira, baina faboritotzat Panathinaikos da apostu etxeen arabera. Greziarrak etxean arituko dira, oso giro gogorra biziko da saskibaloi kantxan eta Tau Ceramicak jasan beharko duen tentsioa oso altua izango da bai partiduaren garrantziagaitik, bai han bilduko den jendearengaitik.
Finala igandean jokatuko da. Ea euskal taldeak zortea duen eta finala jokatzeko aukera duen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario