
Esaten da, lehen eta bigarren klasifikatuen arteko norgehiagoka, aurreratutako final bat dela. Biharko partiduaz, Tau Ceramica - Real, berdina esan daiteke. Maila oso altuko partidua izango dela espero da, bihar 20.30etatik aurrera jokatuko dena.
Tau-k dituen konpromisoak direla medio, euroliga hain zuzen ere, asteazkenera aurreratu behar izan zen 33. jornadako partidu hau. Bi taldeak asko dute jokoan, lidertza bertan erabaki daiteke.
Lidertza eskuan izateak, playoff gutzian kantxa faktorea alde izatea dakar, beraz, Tau Ceramicak irabaziko balu, playoffetan abantaila izango luke beste taldeen gain.
Liga erregularra azken txanpar ari da sartzen. Badakigu euskal taldeetako bat, Bruesa alegia, datorren urtean ez dela urrezko mailan arituko, baina Tau Ceramica, urtero bezala titulua irabazteko ari da borrokan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario