martes, 24 de abril de 2007

Tau Ceramica lider, Bruesa Gipuzkoa Basket Leb mailara bidean.


Tau Ceramica taldeak lidertza berreskuratu zuen, MMT Estudiantes taldeari 72-93 irabazi ondoren. Honetarako Etosa Alicante taldearen laguntza izan zuen, hauek liderra zenari, Real Madrid taldeari irabazi ziotelako.


ACBak, euskal taldeei dagokionez bi berri on eta berri txar bat izan zuten. Alde batetik, hasieran aipatutako Tau Ceramicaren garaipena. Beste alde batetik, Lagun Aro Bilbao Basketek Bartzelona handiaren aurrean lortutako garaipena, eta azkenik, notizia txar gisa, Bruesa Gipuzkoa Basketek Vivemenorca taldearen aurka amore eman behar izan zuen. Honen ondorioz, gipuzkoar taldeak ohorezko mailan izateko aukera galdu zuen. Estatistiken arabera, ACBra igotzen diren taldeen %70ak, lehenengo urtean ez dute lortzen mailaz mantentzea.

Argazkian ikusten dugun gizonak, Porfirio Fisac entrenatzaileak aipatu zuen Bruesaren jeitsiera bere aitaren heriotzarekin konparatu zitekeela. Prentsaurrean guztiz lur jota azaldu zen gipuzkoar taldearen entrenatzailea.

No hay comentarios: