domingo, 6 de mayo de 2007

Panathinaikos, europaren jabe.

Gaur jokatu da Lauko finaleko final handia. Pronostikoak betez, CSKA eta Panathinaikos heldu ziren finalera larunbatean eta gaur jokatu dute beraien arteko neurketa. Panathinaikos taldea izan da partiduan zehar honen erritmoa eraman duena, baina CSKA-k ez dizkio gauzak erraz jarri, momentu latzetan jarri izan duten defentsa gogorra dela medio. Oso partidu berdindua izan da, bi taldeak ongi jokatu dute baina azkenean 93-91ko azken markagailuarekin atenaseko taldea, Panathinaikos, izan da garailea. MVP saria, Diamantidis jokalariari eman diote.

Beste aldetik, 3 eta 4. postuak Tau eta Unicajaren artean erabaki dira, malagako taldea garaile izan delarik. Gasteiztar taldea 10 puntu goian izan da, baina Unicajak, joko arina erakutsiz buelta emateko gai izan da eta 1.2 segundu faltan 74-76 taldea aurretik jartzeko Marcus Brownek kanasta zoragarria sartu du.

Beraz, Panathinaikos garailea, CSKA bigarren, Unicaja Malaga hirugarren eta Tau Ceramica laugarren.

No hay comentarios: